Sorginak atera dira kalera San Joan bezpera ospatzera

Aiora Larrañaga 2022ko ekainaren 24a

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, euriak ez zuen zaputuztu sorginen emanaldia. Herrian barrena kalejira egin beharrean Herriko Plazara joan ziren zuzenean, eta han sorgin dantzak egin ondoren, Ikastolako aterpean egin zuten emanaldia. Ikuskizuna ikusteko gogotsu zeuden herritarrak, eta Harribileko kideek ez zuten hutsik egin, magiaz betetako saioa aurkeztu baitzuten jendaurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide