Orioko Ahalduntze Eskolak ekainaren 15erako deitu du berriz Emakumeen Mahaia sortzeko bilera

Onintza Lete Arrieta 2022ko ekainaren 10a

Berez maiatzaren 12an ziren egitekoak bilera, baina hura bertan behera utzi zuten. Emakumeen Mahaia sortzea proposatzen dute "emakumeen parte hartzea ezinbestekoa delako berdintasun politikak herritik eraiki ahal izateko". Berdintasun politiketan "eragin nahi duten" norbanako eta taldeetako ordezkariek har dezakete parte bileran.

"Orion emakumeon Ahalduntze Eskola sortu zenetik, herriko emakume anitzen ahotsak entzun eta horien beharrak asetzeko hainbat ekimen eta udal politika bultzatzen aritu gara. Prozesu horretan, argi ikusi dugu emakumeon parte hartzea ezinbestekoa dela berdintasun politikak herritik eraiki ahal izateko", esan dute Ahalduntze Eskolako arduradunek. Horregatik proposatzen dute emakumeen mahai bat sortzea.

"Helburua udaleko berdintasun politiken norabidea hausnartzea eta udalean proposatzea da", gaineratu dute.

Bilera ekainaren 15ean izango da, asteazkenarekin, 18:00etan Salatxo aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide