Sanpedroak antolatzeko bigarren bilera deitu dute biharko

Iñigo Gaiton 2022ko maiatzaren 24a

19:30ean jarri dute hitzordua, kultur etxean. Deialdia irekia da, eta interesa duen herritar orori azaltzeko gonbita egin dio udalak.

Ekainaren amaieran ospatuko dira San Pedro festak, eta udala hasi da festak antolatzen herritarrekin elkarlanean. Maiatzaren 18an egin zuten sanpedroak antolatzeko aurreneko bilera, eta bihar, asteazkenarekin, bigarrena egingo dute kultur etxean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta udalak bilerara azaltzeko gonbita egin dio gaian interesa duen herritar eta eragile orori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide