Arturo Elosegik 'Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian' hitzaldia emango du bihar

Aiora LarraƱaga 2022ko mai. 24a, 15:57

EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur-taldeko kidea da Elosegi eta hitzaldian errioari lotutako habitatak eta espezieak aztertuko ditu, besteak beste.

Errioa, gure nortasuna hitzaldi sortaren barruan hitzaldia emango du bihar (asteazkena) Arturo Elosegi Irurtia EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur-taldeko kideak. Hala, Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian izenburupean errioari lotutako habitatak eta espezieak aztertuko ditu Elosegik, baita baserri ingurukoak ere, "ondare hori ezagutzea, babestea eta ahal den neurrian berreskuratzea garrantzi handikoa baita etorkizunari begira". Orioko itsas ondarearen inguruko gainerako hitzaldiak bezala, hitzordua Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide