Maiatzaren 27an, 28an eta 30ean XIII. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu dituzte Aizarnazabalgo probalekuan. Hiruna probazaleren idiak ariko dira egun bakoitzean, eta dema guztiak 22:00etan hasita jokatuko dira. Idiek Mendi Txiki 1.050 kiloko harriarekin eta 50 kiloko txaparekin egin beharko dute lana. Probaren egunean pisatuko dituzte idiak, eta 600 kiloko pisuan sartu beharko dira, hortik gorakoek kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute.
Bederatzi idizalek parte hartuko dute, tartean badira eskualdeko bost: Aizarnazabalgo I.Etxabe, A. Etxabe eta Enbil eta Orioko Aratz Oliden eta Enaitz Oliden.
Hona uztarri motzeko idi demako egitaraua:
- Maiatzak 27, ostirala: Usaizti (Berritxu, Bizkaia), Aratz Oliden (Orio) eta I. Etxabe (Aizarnazabal).
- Maiatzak 28, larunbata: Altzubarren (Eibar, Gipuzkoa), Enbil (Aizarnazabal) eta Garaiar (Oiartzun, Gipuzkoa).
- Maiatzak 30, astelehena: Ipiñarrieta (Urretxu, Gipuzkoa), Enaitz Oliden (Orio) eta A. Etxabe (Aizarnazabal).