Arrantzale lege berriari esker, saregileek erretiro adina lau urte aurreratu ahalko dute

Aiora Larrañaga 2022ko maiatzaren 21a

Urte luzez saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskaria izan da beren lanbideen gogortasuna aitortzea eta erretiro adina aurreratzea.

Itsasontzi batean egin ez arren, itsasoari lotutako lanbideen gogortasuna aitortu du Espainiako Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak eta saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskariak aintzat hartu dituzte azken moldaketan. Hala, bertan jaso dute saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretiroa lau urtez aurreratzea, pentsioa jasotzeko gutxieneko adinaren koefizienteak gutxienez 0,15 murriztuko baitituzte aurrerantzean.

Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berriak aurrera ateratzeko nahiko sostengu jaso du aste honetan Espainiako Ministroen Kontseiluan, eta lorpen garrantzitsua dela uste dute saregileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide