Irudietan: Musikazaleek gozatu ederra hartu dute Danbolinfest! jaialdian

Iñigo Gaiton 2022ko maiatzaren 7a

16:00etan hasi da festa dantzari txikien kalejirarekin, eta 17:00etatik aurrera, musika eskolako adin guztietako ikasleak igo dira plazako oholtzara, ordubete iraun duen kontzertua emateko. Ondoren, han elkartu diren guztientzat txokolate beroa banatu dute, eta bukatzeko, 18:30ean karaokearekin itxi dute festa. Eguraldi ederra lagun, bikaina izan da Danbolinfest! jaialdiaren aurtengo edizioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide