Duela gutxi alde egin dute suhiltzaileek Eusko Gudari kaletik. Hiru ibilgailu mobilizatu dituzte hara, kultur etxe parera, herritar baten deia jaso ondoren. Antza denez, ke dezente ikusi dute eraikineko teilatuko tximiniaren batetik ateratzen, eta badaezpada ere, larrialdi zerbitzuetara deitu dute.
Suhiltzaileek adierazi dutenez, haiek ere ikusi dute kea tximiniatik ateratzen, eta eraikinera sartu dira. Han, arazoa galdararen baten funtzionamendu okerrak sortua izan zitekeenaren errezeloa izan dute; agidanez, galdaretatik kebidera bitarteko tartean zikinkeria pilatzen da batzuetan, eta litekeena omen da hor zerbait erre eta horregatik kea sortu izana.