Apirilaren 30ean, larunbatarekin, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira Etxeluze Gaztetxean. Irriparra Berreskuratu! taldeak antolatu du programa, helburu batekin: dirua bildu nahi dute erraustegiaren kutsadura aztertzeko egingo den ikerketa herrikoia bultzatzeko.
Herri bazkaria 14:30ean izango da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kolon Txikin 15 eurotan. 12 urtetik beherako haurrentzat, berriz, bazkariak 5 euro balioko du. Hau da menua: Patata minak saltsarekin, babarrunak azarekin, bizkotxoa, kafea eta kopa. Bazkalostean, kanturako aukera izango dute mahaiaren bueltan biltzen direnek. Antolatzaileek azaldu dutenez, haurren txokoa ere egokituko dute, umeek egunaz gozatzeko izan dezaten.
Iluntzean, 20:00etatik aurrera, bost musika talde igoko dira oholtzara: Marmol, Fly Shit, Mate, Nastelen eta Cromo.
Kontzertuetarako ere sarrera ordaindu beharko da, eta txartelek 8 euroko prezioa izango dute.
Antolatzaileek aukera eman dute egun osorako txartela erosteko, 20 euro ordainduta.