Jendetza erakarri du gaur arratsaldean Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldiak. 17:00etan hasita, eta bi txandatan, 165 bat dantzarik parte hartu dute Karela kiroldegian egin duten jaialdian. Aurrena, txikienak atera dira jendearen aurrera; Musika eta mugimendua eskolak jasotzen dituzten 4 eta 6 urte arteko 72 ikasle, hain zuzen. Korrika gaia oinarri hartuta egin dute orduerdi pasatxo iraun duen dantza ikuskizuna.
Horiek amaitutakoan, 18:00etan, 7 eta 13 urte arteko dantzariek hartu diete erreleboa. 93 ikasle jardun dira dantzan, ordubete inguruz, eta hainbat euskal dantza eta koreografia egin dituzte.