Katxiña upategiak Repsol gidaren bigarren Eguzkia jaso du

Iñigo Gaiton 2022ko martxoaren 1a

Atzo egin zuten sari banaketa Donostiako Viktoria Eugenian, eta ekitaldiak 150 sukaldari elkartu zituen. Orioko upategia izan zen atzo saria jaso zuena, baina Getariako Elkanok eta Kaia-Kaipek lehendik zituzten Eguzkiak mantenduko dituzte.

Orioko Katxiña upategiko Izaskun eta Iñaki Zendoia anai-arrebek astelehenean jaso zuten Repsol etxearen bereizgarria, Donostian egindako ekitaldian. 2020. urtean eman zieten aurrenekoa. Getariako Elkanok hiru Repsol gidako Eguzkirekin eta Kaia-Kaipek birekin jarraituko dute aurrerantzean ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide