'Niarara bidaia' haurrentzako antzezlanaz gozatzeko aukera dago gaur Orion

Onintza Lete Arrieta 2022ko otsailaren 28a

Sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean emanaldia hasi arte, bi euroren truke. 18:00etan hasiko da Patata Tropikala konpainiaren ikuskizuna.

Patata Tropikala konpainiaren Niararen bidaia antzezlana ikusteko sarrerak badaude oraindik, eta saioa hasi arte egongo dira salgai, Orioko Kultur Etxean bertan. Gaur da emanaldia, 18:00etan. Sarrerak bi euroan daude salgai.

Sinopsia: Amazonas oihanean bizi den 9 urteko neskatoa da Niara, eta modu berezian harremantzen da naturarekin; hitz egin egiten du airearekin, urarekin, landareekin eta animaliekin. Gertakari tragiko baten ondorioz, ordea, orban beltz bat itsasoan zabaltzen hasi dela eta Iemanja itsasoaren zaindaria arriskuan dela jakingo du Niarak, eta bidaia luzea abiatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide