Aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da igandean Orion

Iñigo Gaiton 2022ko otsailaren 11

Arraunlariek 13:00ean hasiko dituzte estropadak errioan. Mapiletik, Sarikolatik eta Donparnasetik aterako dira ontziak.

Aulki mugikorreko estropadez gozatzeko aukera izango da igandean errioan. Normalean Legution (Araba) egiten den distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute estropalariek, 13:00etatik aurrera. Agidanez, ur-mailarekin arazoak dituzte Legution, eta horregatik erabaki da txapelketa Orion egitea.

Euskal Arraun Federakuntzak antolatutako proba hiru mailatan banatuta egingo da. Seniorrak eta jubenilak Mapiletik aterako dira, eta 6.000 metroko ibilbidea egingo dute; kadeteen eta beteranoen irteera puntua Sarikolan egongo da, eta 4.000 metroko distantzia izango dute helmugaraino; azkenik, infantilak Donparnas inguruan hasiko dira arraunean, eta 2.500 egingo dituzte arraunean herriraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide