Sahararako janari bilketa egingo da larunbat goizean Orion

Iñigo Gaiton 2022ko otsailaren 3a

Haima bat jarriko du plazan larunbatean herriko boluntario talde batek, 10:00etatik 14:00etara, eta han bilduko dute janaria. Tindufeko kanpamendura eramango da bildutako guztia.

Datozen egunetan Sahararako janaria bilduko da Orion, boluntario talde baten ekimenari esker. Hiru modutara egingo dute bilketa: herriko bi ikastetxeetan egina dute dagoeneko, herriko janari-dendetan ostiral eta larunbatean egingo da, eta larunbatean bertan, horretarako aukera izango da plazan 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Bilduko duten jeneroari dagokionez, denbora luzez ondo irauten duena izango da: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak...), pastak, arroza, arrain-kontserbak... Horrez gain, konpresak ere bilduko dituzte.

Tindufeko kanpamendura eramango da bildutako guztia, hango errefuxiatu sahararren artean banatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide