Giro bikaina izan da Orioko aurtengo San Silvestre lasterketan

Onintza Lete Arrieta 2021eko abenduaren 31

Hainbat herritar animatu da gaur eguerdian San Silvestre lasterketa herrikoian parte hartzera. Eguzki epeletan, bost kilometro inguruko ibilbidea egin dute, eta bat baino gehiago atera da mozorrotuta, ondo pasatzeko asmo soilarekin. Gurasoek lagunduta, gelakoekin nahiz mozorrotuta egin dute lasterketa adin guztietako haur eta gaztetxo oriotarrek aurrena. Proba herrikoia izanik, sailkapenik ez da egon aurten ere, eta denek eskuratu dute merezitako domina.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide