Eskuragarri daude Leire Zinkunegiren ipuin kontaketa saiorako sarrerak

Aitziber Arzallus 2021eko abenduaren 15a

Kultur etxean eskura daitezke saiorako gonbidapenak, doan. Udalak antolatu du emanaldia, Gabonetako agendaren barruan, eta datorren astelehenean izango da, 17:30ean, liburutegian.

Datorren astelehenean ipuin kontaketa saioa eskainiko du Leire Zinkunegik Orion. 2-3 urteko haurrentzat eta horien gurasoentzat izango da, liburutegian, 17:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, baina sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena izatea, eta horiek dagoeneko eskuragai daude kultur etexean. Udalak antolatu du saioa, Gabonetako agendaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide