Salatxo Abesbatzak kontzertua emango du bihar, Meza Nagusiaren ostean

Iñigo Gaiton 2021eko azaroaren 20a

12:00etan izango da Meza Nagusia bihar, eta segidan kantatuko du Salatxo Abesbatzak, Santa Zezilia ospatzeko. Hamar abesti intepretatuko ditu koruak, eta horietako seitan, organoaren laguntza izango dute. Salatxok azaltzeko gonbita egin die herritar guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide