Mikel Rekartek hartuko du Orioko Zaharren Babeslekuaren ardura

Iñigo Gaiton 2021eko azaroaren 19a

Atzo arratsaldean udal ordezkariek ezohiko udalbatzarra egin zuten adjudikazioa onartzeko, eta aho batez onetsi zuten udaleko kontratazio mahaiak egindako proposamena. Rekarteren proposamenak 36,75 puntu lortu ditu.

Orioko udal ordezkariek ezohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsaldean Zaharren Babeslekuaren adjudikazioa onartzeko. Idazkariak azaldu zuenez, Mikel Rekarteren proposamenak 36,75 puntu lortu ditu guztira (proposamen teknikoa eta ekonomikoa batuta), eta Saioa Etxeberriak eta Isabel Lizasok egindakoak 31,89.

Puntuazio horiek kontuan izanik, udaleko kontratazio mahaiak Zaharren Babeslekuaren kudeaketa Mikel Rekarteri adjudikatzeko proposamena egin zuen, eta atzoko ezohiko bilkuran, udal orezkariek aho batez eman zioten onarpena proposamenari, aldeko 13 botorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide