Plaza bete jende, Orioko Danbolin musika eskolako ikasleen emanaldian

Mireia Galarza 2021eko azaroaren 19a

Astelehenean, hilak 22, izango da Santa Zezilia edo musikarien eguna, eta urteroko ohiturari hutsik egin gabe, Danbolin musika eskolako ikasleek kontzertua eman zuten atzo arratsaldean Herriko Plazan. Maskarak soinean eta gainontzeko babes neurriak hartuta, jendetza batu zuen herriko musikari gazteen emanaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide