Santa Zeziliako kontzertua emango du Danbolin Musika Eskolak hilaren 18an

Iñigo Gaiton 2021eko azaroaren 12a

Herriko Plazan joko dute kontzertua musikariek, 18:30etatik aurrera.

Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22a, eta ospakizun modura, Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute datorren ostegunean. Herriko Plazan izango da emanaldia, arratsaldeko seietatik aurrera. Bandak, trikitilariek, dantzariek eta soken taldeak parte hartuko dute ikuskizunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide