Kultur Etxean ikusgai dago astelehenetik Iosu Garai argazkilariaren erakusketa: Zaindu: inpresionismoari keinu bat. Margolanak diruditen argazkiak jarri ditu ikusgai artistak, eraikineko areto nagusian. Datorren astelehenean, 18:00tatik aurrera, Gariak bisita gidatua egingo du erakusketan, bisitariei haren obren inguruko azalpenak emateko.