Xaltxerek gaur arratsaldean banatuko dituzte kamisetak

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 11

Plazan egingo dute banaketa, 18:00etatik 20:00etara.

Orioko Xaltxerak talde feministak gaur arratsaldean egingo du kamiseten banaketa. Indarkeria matxista jasaten ari den herriko emakume bati babes ekonomikoa emateko helburuarekin atera dituzte kamiseta horiek. Hain zuzen ere, kamisetak salduta ateratzen duten diruarekin tramite judizialek eragindako gastuak ordaintzen laguntzea da asmoa. Plazan egingo dute banaketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Bestalde, bihar itxita egongo da Orioko Ahalduntze Eskolako bulegoa, hango kideak Arraunetxen ariko baitira Erradikalak ginen antzezlanaren emanaldia prestatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide