Udalak udazkenerako prestatu duen kultur egitarauaren barruan, Txomin Artola kantari hondarribiarrak kantaldia emango du Orion bihar, ostirala. Arraunetxen, 19:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, bi euro ordainduta, eta oraindik ere bada horretarako aukera. Sarrerak Kultur Etxean daude eskuragai.