Orioko pilotariek binakako Gipuzkoako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute, gaur hasita

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 14a

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan oriotarrek, eta etxean jokatuko dituzte lau partidak. Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariek ere asteburuan ekingo diote banakako Gipuzkoako Pilota Txapelketari.

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek, eta etxean jokatuko dituzte lau partidak.

Gaur, osteguna, hirugarren mailako gomazko paletako bi neurketa jokatuko dituzte, 19:30ean hasita. Aurrenekoan, Esoain eta Contreras ariko dira herriaren izenean eta Zumarragako Beloki bikotea izango dute aurkari; eta bigarrenean, Lizasok eta Aldalurrek Azpeitiko Ilunpe 2 bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. 

Bihar, ostirala, Illarra eta Murua Mutrikuko Danok Bat 1 bikotearen aurka lehiatuko dira, horiek ere hirugarren mailako gomazko paleta modalitatean, 19:00etan hasita.

Larunbatean, ostera, eskuz binaka, Orbegozo eta Aranalde ariko dira Errenteriako Eple bikotearen kontra, 17:00etan hasiko den neurketan.

Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariek ere asteburuan ekingo diote banakako Gipuzkoako Pilota Txapelketari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide