Izaroren kantaldirako sarrerak ostiral arratsaldean jarriko dituzte salgai

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 13a

Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira sarrerak, etzi, 16:00etatik aurrera, 10 euroren truke. Kontzertua urriaren 24an izango da, Karela kiroldegian, 19:00etan hasita.

Orioko Udalak udazkenerako prestatu duen kultur egitarauaren barruan, Izarok kontzertua emango du herrian. Urriaren 24an izango da hori, datorren asteko igandean, Karela kiroldegian, 19:00etan hasita. Kantaldirako sarrerak etzi, ostirala, 16:00etan jarriko dituzte salgai, Kultur Etxean. Sarrera bakoitzak 10 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide