Eskuragarri daude Yo Ciervoren larunbateko kontzerturako gonbidapenak

Iñigo Gaiton 2021eko urriaren 13a

FederArte Surfing Kultura jaialdiaren barruan izango da talde donostiarraren emanaldia, 18:30ean hasita.

FederArte Surfing Kultura jaialdia egingo da larunbatean Orion. Antolakuntzak egitarau oparoa ondu du egun guztirako, eta horren barruan, Yo Ciervo taldearen kontzertua izango da. 18:30ean izango da donostiarren emanaldia Arraunetxen, eta antolakuntzak adierazi duenez, dagoeneko eskuragarri daude doako gonbidapenak Orioko Kultur Etxean. Telefono honetara deituta ere egin daiteke erreserba: 943 134 409.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide