Zainbizi elkartea aurkeztu dute Orion

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 6a

Jakinmina sortu du elkarte berriak eta 60 lagunetik gora izan dira aurkezpenean. "Ilusioz eta herritarrei sostengua eskaintzeko gogoz" daudela adierazi dute sortzaileek.

Joan den ostiralean irabazi asmorik gabeko Zainbizi elkartea aurkezteko ekitaldia egin zuten Orioko Arraunetxen. Amaia Gozategi eta beste hainbat kide dira irabazi asmorik gabeko elkarte horren sortzaileak, eta "oso pozik" daude izan zuten harrerarekin.

"Emozioz jositako ekitaldia" izan zela adierazi dute antolatzaileek. "Ipuin kontalariarekin eta clown saioarekin barre ederrak egiteko aukera izan genuen, eta ekitaldia goxo-goxo ixteko, musika izan genuen". 60 bat herritar bertaratu ziren elkartearen aurkezpenera, eta beste zenbait online jarraitu zuten ekitaldia. Dagoeneko abian dira, "ilusioz eta herritarrei sostengua eskaintzeko gogoz".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide