Iñaki Olidenen idiek irabazi dute Errezilgo Kintopeko Idi Dema Saria

Iñigo Gaiton 2021eko irailaren 21a

64 plaza eginda eskuratu du denboraldiko lehen garaipena Oliden oriotarraren pareak, atzo iluntzean jokatutako deman.

Errezilgo XXII. Kintopeko Idi Probak bukatu ziren bart, hiru jardunaldiren ondoren. Ostiraleko eta larunbateko saioen ostean, atzo jardun zuten lanean azken pareek. Iñaki Olidenen idien txanda ere atzo izan zen, eta lan bikaina eginda, aurtengo denboraldiko lehen txapela irabazi zuten.

Ohi bezala, Oliden bera aritu zen itzain lanetan, eta 64 plaza egitea lortu zuen. Harriari 66 kiloko gainkarga jarrita ibili ziren lehian haren idiak. Bigarren postua Lopategiren idientzat izan zen (62 plaza eta 2,97 metro), eta hirugarrena La Cruzen parearentzat (60 plaza eta 4,12 metro).

Aurtengo Errezilgo probak 10 pareren parte hartzea izan du. Olidenez gain, eskualdeko beste partaide bat ere ibili da probalekuan: bosgarren izan dira Errezilgo Bixkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide