Ainara Manterola Venezuelako emakumezkoen futbol selekzioko kirol prestatzailea izango da

Iñigo Gaiton 2021ko ira. 10a, 10:17

Astelehenean bertan Caracasen (Venezuela) izango da Manterola. Pamela Conti entrenatzailearekin batera egingo du lan oriotarrak.

Ainara Manterolak Venezuelan izango du ibilbide profesionaleko hurrengo erronka. Izan ere, atzo iluntzean jakin zenez, herrialde horretako emakumezkoen selekzioko kirol prestatzailea izango da aurrerantzean. Hala, Pamela Conti entrenatzailearekin batera arituko da elkarlanean.

Sare sozialetan plazaratutako oharrean zehaztu zutenez, egunotan bidaiatuko du Venezuelara Manterolak, astelehenean bertan Caracasen egoteko. Segidan Isla Margaritako CNAR errendimendu altuko zentrora joango da, taldearekin batu eta lanean hastera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide