Aste honetan egingo dituzte Orioko Iturbide kaleko azken lanak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 19a

Iturbide kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren lekuan eta Musika Eskolaren azpiko gunean izango dira Iturbideko obrako azken lanak. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik aurrera soilik erabili ahal izango da aparkaleku hori, eta Kale Nagusian itxi egingo dute ibilgailuentzat ostegunean eta ostiralean.

Orioko Udalak ekainean jarri zuen martxan Iturbide kaleko zoladura konpontzeko obra. Horretan jardun dute azken bi hileetan, eta une honetan bidea irekita eta erabilgarri baldin badago ere, zenbait lan falta dira obra osorik bukatzeko. Aste honetan egingo dituzte azkeneko lan horiek; hain zuzen, Musika Eskolaren azpiko aparkalekuan eta Iturbide kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren gunean. Horrekin amaituko da obra.

Gaur, bihar nahiz etzi, beraz, ezingo da Musika Eskolaren azpiko aparkalekua erabili 09:00etatik 18:00etara bitartean. Bestalde, ostegunean eta ostiralean, ibilgailuentzat itxita egongo da Kale Nagusia ordutegi berdinean; hau da, 09:00etatik 18:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide