Orion Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak jokatuko dituzte larunbatean

Aiora Larrañaga 2021eko uztailaren 14a

Zarautz Gesalaga-Okelanek Eusko Label Ligako 1. txandan egingo du arraunean eta Orio-Orialkik 2. txandan,

Larunbatean Orion jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jardunaldiak, eta gaur aurkeztu dituzten bi estropadak Orioko Udal Kanpinean: gizonezkoen Orioko XXXI. Estropada eta emakumezkoen Orio Kanpina IX. Bandera.

Azken urteetan bezala, estropadak itsaso zabalean jokatuko dituzte arraun taldeek, kanpoko kai-muturraren ondoan. 17:40ean hasiko da jardunaldia, Euskotren Ligako estropadarekin, eta, ondoren, 18:00etan, Eusko Label Ligako estropadei ekingo diete. Azken honetan, txandak sailkapen nagusiaren arabera banatuta egongo dira. Hona hemen txanda bakoitzeko parte hartzaileen zerrenda.

1. txandan
- Zarautz
- Tiran
- Ares
- Lekittarra

2. txandan
- Cabo da Cruz
- Ondarroa
- Orio-Orialki
- Bermeo Urdaibai

Ohorezko txandan
- Donostiarra
- Zierbena
- Hondarribia
- Santurtzi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide