Auto batek istripua izan du AP-8 autobidean, Orio parean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 13a

Ertzaintzak jakitera eman du zauritu egin dela gidaria, baina, momentuz, ez du zaurien larritasunaren berririk eman.

Ibilgailu batek istripua izan du gaur 10:45 aldean AP-8 autobidean, Orio parean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gidaria zauritu egin da, baina momentuz ez dute zaurien larritasunaren berri eman.

Istripuaren ondorioz, itxita dago autobideko errei bat, eta kilometro eta erdiko auto-ilarak daude Kantabriarako noranzkoan. Bidean da garabia, autoa istripuaren tokitik kentzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide