Orioko neskek bigarren egin dute Donostian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 10a

Ia estropada osoan oso gertutik jarraitu dio Orio-Orialkik Arraun Lagunaki, baina, azkenean, aldea handitu eta bigarren geratu dira, irabazleagandik ia zazpi segundora, oriotarrak.

Estropada gogorra jokatu dute gaur Kontxako uretan oriotarrek. Ligako hirugarren estropadan, laugarren kaletik atera da traineru horia. Lehen luzearen erdia segundo beraren barruan egin dute lehen luzea Orio-Orialkik eta Arraun Lagunakek. Ziabogara lehenago heldu dira donostiarrak, eta bi segundoko aldeaz jarraitu dio atzetik Oriok bigarren luzean. Oriotarrek gogor borrokatu dute eta estutu dituzte donostiarrak, baina, apurka-apurka aldea handitzen joan da, eta azkenean donostiarrak baino ia zazpi segundo beranduago gurutzatu dute helmuga. 

Horrela geratu da gaurko sailkapena:

  1. Donostia Arraun Lagunak. 10:59,22
  2. Orio-Orialki. 11:06,12
  3. Hondarribia Bertako Igogailuak. 11:06,12
  4. Donostiarra Lacturale. 11:11,70

Horrenbestez, sailkapen orokorrean lehen baino alde handiagoa ateratzen dio gaur-gaurkoz Arraun Lagunakek Oriori.

  1. Donostia Arraun Lagunak. 11 puntu
  2. Orio-Orialki. 9 puntu
  3. Donostiarra Lacturale. 6 puntu
  4. Hondarribia Bertako Igogailuak. 4 puntu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide