Eñaut Elorrieta estreinakoz aritu da Orion

Iñigo Gaiton 2021eko uztailaren 10a

Atzo arratsaldean, Eñaut Elorrietaren kontzertua izan zen Orioko Karela kiroldegian. Atzean ibilbide luzea izan arren, hau izan da musikariak herrian eman duen lehen kontzertua.

Ez ziren saldu udalak ateratako txartel guztiak, baina Elorrietak 150 lagunetik gora juntatu zituen emanaldian. Ruben Caballero (gitarra, teklatuak, koruak), Ander Zulaika (bateria, koruak), Maite Larburu (biolina, biola, koruak) eta Fernando Neirarekin batera igo zen oholtzara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide