Oriotarrek brontzezko bi domina lortu dituzte aulki mugikorreko Espainiako txapelketan

Iñigo Gaiton 2021eko uztailaren 6a

Infantilek erdietsi dituzte bi dominak, nesken eta mutilen zortzikoek hirugarren egitea lortu eta gero. Javier Puertasek eta Jare Millaresek ere B Finaletan izatea lortu dute.

Orio Arraunketa Elkarteak emaitza onak lortu zituen ostiraletik igandera bitartean Banyolesen (Herrialde Katalanak) egindako aulki mugikorreko Espainiako txapelketan. Elkarteak bederatzi ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, eta horiek guztiek bero handiarekin jokatu behar izan zituzten estropadak.

Emaitzei erreparatuta, elkarteko infantilek lortu zituzten bi dominak: mutilen eta nesken zortzikoek hirugarren egitea lortu zuten. Hala, Orio AEko nesken zortzikoa estreinako aldiz izan da podiumean Espainiako txapelketan.

Bestalde, Javier Puertasek eta Jare Millaresek ere emaitza onekin bukatu zuten txapelketa banakako skiffean, biek B finaletaraino iristea lortu baitzuten. Beteranoen sailkapen orokorrean hamabigarren sailkatu zen Puertas, eta Millares zazpigarren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide