Asteburu bizi-bizia izan da arraunlari oriotarrentzat. Coruñan bandera bakarra egon da jokoan larunbateko eta igandeko estropadetan, eta bai neskak, bai mutilak, igandean askoz hobeto lehiatu ziren larunbatean baino. Neskek larunbateko emaitza irauli, eta bandera eskuratzea lortu zuten atzo lan bikaina eginda.