San Pedro Eguneko Meza Nagusia kantatuko du Salatxo abesbatzak

Iñigo Gaiton 2021eko ekainaren 28a

Urtebetetik gora egon dira kantatu gabe Salatxo abesbatzako kideak izurriaren ondorioz, eta bihar, jendaurrean abesteko aukera izango dute aspaldiko partez. Mezaz gain, hiru abesti ere kantatuko dituzte elizkizuna bukatutakoan.

Bihar, San Pedro Egunean, Meza Nagusia kantatuko du Salatxo abesbatzak, hamabietatik aurrera. Abesbatzako kideak entseguak lagata egon dira pandemia hasi zenetik, eta duela hilabete eta erdi berriro juntatzen hasteko aukera izan zuten, neurri murriztaileek hala onartuta.

Abesbatzako batzordeko ordezkariek azaldu dutenez, pozik daude bihar elizan kantatzeko aukera izango dutelako. Meza kantatzeaz gain, elizkizuna bukatu eta gero beste hiru abesti ere kantatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide