Arraunlari Beteraoen Elkarteko La Salve ligako estropada jokatuko da bihar (larunbata) arratsaldean Orion, Badok 13 talde zarauztarrak antolatuta. Jakes Landa memoriala - VII. Badok 13 Ikurriña izango dute jokoan arraun taldeek eta dozena bat ontzik parte hartuko dute, tartean La Salve ligan lehiatzen duten Badok 13 taldeak eta Zumaiak. Horrez gain, normalean ligan parte hartzen ez duten beteranoen traineruak ere gonbidatu dituzte antolatzaileek estropadara.
3.200 metroko ibilbidea osatu beharko dute traineruek. Binakako txandetan jokatuko da estropada eta 18:00etan ekingo diote lehenengo txandari (ontzi gonbidatu kopuruaren arabera, aldaketaren bat egon daitekeen arren); txanda bakoitzaren artean 5 minutuko tartea utziko dute. Estropada, Orioko zubiaren parean hasi eta bukatuko da.