Eguraldia lagun, jendetza bildu da gaur Orioko Antilla hondartzan. Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da bertan, eta hondartzara joan diren herritar eta bisitariek zuzenean eskubaloiaz gozatzeko aukera izan dute; bainulari asko bildu dira txapelketako eremuaren inguruan eguzkiarengandik babesteko sonbrila eta guzti. Eguerdian amaitu da txapelketa ofiziala, eta arratsaldean kadete eta jubenil mailako emakumezkoen lagunarteko partidak jokatzen ari dira, erakustaldi gisa.
Txapelketak jarraipena izango du uztaileko lehen asteburuan Getxon, eta bertan erabakiko da zein taldek lortzen duten Espainiako Kopa jokatzeko txartela.
Hona hemen Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketako lehen jardunaldiko bideoa.