Zaurituak eragin ditu Orion N-634 errepidean bi autoren artean izandako istripu batek

Onintza Lete Arrieta 2021eko ekainaren 4a

Oriotik Bilborako noranzkoan izan da istripua, N-634ko 11. kilometroan, Botaldeku aldean, bihurgune batean. Orduerdi inguruz itxita eduki dute errepidea, baina udaltzainek jakinarazi dutenez, dagoeneko zabalik daude bi erreiak. Zaurituak egon dira baina ez dago haien egoerari buruzko informaziorik.

Bi autoren arteko istripua gertatu da gaur arratsaldeko lehen orduan Orion, Bilboranzko norabidean, N-634 errepidean, Usurbilera bidean, Botaleku aldean. Bihurgune batean izan da ezbeharra, 11. kilometroan, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak istripua argitzeko. Suhilzaileek bertaratu behar izan dute laguntza ematera.

Istripuaren ondorioz zaurituak daude, baina ez dago horien egoerari buruzko informaziorik.

Udaltzainek azaldu dutenez, orduerdiz izan dute errepidea itxita Txankako biribilgune parean,  baina berriro zabalik da errepidea bi noranzkoetan.

Trafikoari buruzko informazio eguneratua Trafiko Zuzendaritzaren Twitter kontuan (@tafikoaEJGV) nahiz trafikoa.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide