Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur iluntzean Orion, ustezko genero indarkeria kasu batengatik. Ertzaintzak zehaztu duenez, 20:45 aldera izan da erasoa Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan, eta gizonezkoa atxilotuta dute.
Lekuko batek azaldu duenez, erasoaren berri izandakoan inguruan zeuden hainbat herritar hurbildu da eremura, eta "tentsio uneak" bizi izan dira erasoan inplikatutako bi lagunen eta ingurura hurbildu diren herritarren artean; azken horietako bat arin zauritua da.