Maiatzaren 23an egingo da Orioko mendi lasterketa

Iñigo Gaiton 2021eko martxoaren 29a

Talai-Mendi Trail izena jarri diote aurtengo edizioari. Apirilaren 12tik aurrera zabalduko dute izena emateko epea.

14 kilometroko ibilbidea izango du aurten Orioko mendi lasterketak. Antolatzaileek Talai-Mendi Trail izena jarri diote lehiaketari, eta maiatzaren 23an egingo da. 600 metroko gora-behera izango du ibilbideak, eta korrikalariak 9:30ean abiatuko dira irteerako puntutik.

Izena emateko epea apirilaren 12an zabalduko da. Talai Mendi elkarteak antolatu du aurten txapelketa, Orioko Udalaren babesarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide