Nola daude herritarrak pandemia hasi eta urtebetera?

Erlo Telebista 2021eko martxoaren 18a

Erlo Telebistako kideak Azpeitian eta Orion izan dira pandemiaren urteurrenaren inguruan galdezka, eta herritarrek azken urtean bizi izan duten esperientzia kontatu dute bideoan.

Azken urtebetean bazter guztietan izan dira ajeak eta berrikuntzak. Koronabirusak herritarren egunerokoan eragin du, baina beti esan ohi da gizakiak egoera berrietara egokitzeko ahalmena duela, baita egoera zailenetan aurrera egiteko gaitasuna ere. Azpeitian eta Orion izan dira Erlo Telebistako kideak, eta osasun krisiak baldintzatutako azken urtea nola pasatu duten galdetu diete herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide