Ikusgai daude Ostargi elkarteko kideek azken urtean egindako eskulanak

Iñigo Gaiton 2021eko martxoaren 7a

Atzo goizean jende asko pasatu zen Ostargiren erakusketatik, eta gaur ere zabalik izango dute eguerdira bitartean. Elkartearen hogeita bederatzigarren urteurrena ospatzen ari dira asteburu honetan.

Ostargi elkarteak hogeita bederatzi urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren aitzakian, eskulanen erakusketa jarri dute Loretxu taberna zenaren ondoko lokalean. Elkarteko kideek azken hilabeteetan egindako lanak daude ikusgai; besteak beste, poltsak, motxilak, margoekin egindako artelanak, panpinak, jantziak...

Antolatzaileak oso gustura agertu dira atzo erakusketak izan zuen harrerarekin, goizean zehar jende asko hurreratu zelako eskulanak ikustera. Pozarren adierazi dutenez, egun hauetan herritarren igurtzi ederra ari dira jasotzen.

Gaur, igandea, izango da erakusketa ikusgai egongo den azken eguna, eta 10:30etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide