Fisa Masters nazioarteko txapelketan zazpigarren egin du Orio AEko Joseba Saiezek

Iñigo Gaiton 2021eko otsailaren 24a

Mundu osoko 60 eta 64 urte bitarteko arraunlarien mailan lehiatu da Orio AEko estropalaria, eta gaur jokatu du estropada etxeko ergometroan.

(Karkara)

Fisa elkarteak —Federation International Societe Aviron— arrauneko Munduko Txapelketak antolatzen ditu maila desberdinetan, eta gaur beteranoen proba egin dute. Izurriteak behartuta, "modu birtualean" jokatu dute estropada, eta parte hartzaileen artean izan da Joseba Saiez Orio Arraunketa Elkarteko kidea. 60-64 urte bitartekoen mailan jardun du arraunean etxeko ergometroan, eta zazpigarren helmugaratu da. 07:01 minutu behar izan ditu ibilbideko 500 metroak egiteko, eta irabazleak baino 26 segundo gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide