Najat izenburuarekin, liburu berria kaleratu du Najat Kaanache sukaldari oriotarrak. Planeta Gastro argitaletxearekin elkarlanean atera du liburua, eta bertan aurki daitezke dozenaka eta dozenaka errezeta marokoar.
Egun, Fez hiriko Medinan duen Nur jatetxean egiten du lan, eta 2016an ireki zuenetik, nazioarteko hainbat sari ere jaso ditu. Adibidez, Afrikako jatetxerik onenarena eta mundu mailako marokoar jatetxerik onenarena.