Erraustegiaren kontrako mobilizazioa antolatu dute urtarrilaren 30erako

Iñigo Gaiton 2021eko urtarrilaren 22a

'Ez dugu onartzen erraustegirik!' lelopean, herritarrak erraustegiaren kontra mobilizatzera deitu dituzte, Antilla hondartzaren gainean dagoen talaian argazkia egiteko.

Urtarrilaren 30ean, larunbatarekin, erraustegiaren aurkako protesta argazkia egingo da Antilla hondartzatik gora joanda dagoen talaian. Mendi martxa librearen ostean, herritarrak han juntatzera deitu dituzte 11:30ean fotoa egiteko, osasun neurriak gordez.

Irriparra berreskuratu!-k (Orioko Errausketaren Aurkoako Herri Mugimendua) eta Larreko Mahaiak antolatu dute ekimena, Talai Mendi Elkartearen eta Herrio Natur Taldearen babesarekin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide