Zourdine Thior oriotarrak Real Unionen jokatuko du datozen hilabeteetan

Aiora Larrañaga 2021eko urtarrilaren 15a

Irungo taldeak eta oriotarrak hitzarmena sinatu berri dute, eta Real Unioneneko elastikoa jantziko du gazteak denboraldi amaiera arte, gutxienez.

Real Unionek atzo sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, Zourdine Thior oriotarrarekin hitzarmena itxi dute eta Irungo taldean jokatuko du denboraldi amaiera arte. 23 urteko futbol jokalari gazteak Portugalgo Academica Coimbra taldearekin sinatu zuen kontratua pasa den udan, baina denboraldi hasieran ez du minutu gehiegi jokatu partida ofizialetan, eta Euskal Herrira itzultzea eta bere ibilbide profesionalean bide berriak irekitzea erabaki du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide