Udane Ostolatzak 85 kiloko harria altxatzea lortu du, marka pertsonal berria ezarriz

Iñigo Gaiton 2021eko urtarrilaren 10a

Ostolatzak 75 kiloan zuen orain arteko marka, eta helburua beteta itzuli da Ribabellosan egin den saiotik.

Gaur eguerdian, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldia egin da Ribabellosan, eta aizkolariekin batera, harri-jasotzaileak ere aritu dira lanean. Udane Ostolatza oriotarrak gaurko jarria zuen helburua betetzea lortu du, orain arteko marka pertsonala hobetuz. 75 kiloan zuen aurreko marka, eta 85 kiloko harria altxatzea lortu du gaur. Aroa Sanchez oriotarrak eta Izeta VI. aiarrak ere parte hartu dute gaurko harri-jasotze saioan.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide