Orion piraguista bati lagundu behar izan diote lehorrera iristen

Onintza Lete Arrieta 2021eko urtarrilaren 3a

Gurutze Gorrikoak, gaur eguerdian, Orioko kirol portuan, eta aurrean, piraguista (Argazkia: Gipuzkoako Gurutze Gorria)

Eguerdian mugimendu handia sumatu dute herritarrek kanpoko barran. Suhiltzaileen kamioiak eta ertzainen autoak ikus zitezkeen bertan. Getariako portutik Gurutze Gorrikoak ere joan dira itsasoz. Azken horiek azaldu dutenez, piraguista bat zegoen uretan nekeak jota, eta laguntza behar zuen lehorreratzeko.

Ordea, beraiek iritsi aurretik ontzi batek lagundu dio kayakean zegoen piraguistari kirol portura iristen, kayaka ontzira lotuta. Anbulantzia ere bertaratu da.

Ontzi bat nekatuta gelditu den piraguistari laguntzen gaur Orion

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide